XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela tailatutako engranaiak, modulu berdineko beste edozeinekin funtziona dezake.

Sistema honen abantailetako bat erremintaren zorrozketa da.

Hortzaren profila zuzena bait da.

c) Torlojo amaigabearena.

Sistema honen oinarria 3. irudian ikus daiteke.

Hor, kremailera bat gurpil batekin engranatzen ari dela eta bide batez hortzak tailatzen ari zaiola pentsa dezakegu.

Kremaileraren hortzak marra etenez irudikatuak daude, eta torlojo amaigabearen profilaren pare-parean daude.

Torlojo amaigabea lerro jarraiz marraztua dago, eta inklinaturik ipintzen da.

Torlojoaren inklinazio-angelua eta helizearena berdinak dira.

Ikusten denez, torlojoaren hortzak eta kremailerarenak pare-parean daude.

3. IRUDIA

Torlojo amaigabea eta pieza abiadura egokiz biratzen baldin baditugu (torlojoaren espirak eta gurpilaren hortz-kopurua kontutan izanik), gurpilaren hortzak luzetaraka desplazatuko dira, kremailerak gurpilarekin engranatuko balu bezalaxe.